Orain dela gutxi Petronorrek, Europar Batasuneko ingurugiroko betebeharrak direla eta, gaur egungo instalazioen “ autorización ambiental integrada” delakoa eskatu du; etorkizunerako COKE proiektua barne delarik.
Era honetan, ingurugiroaren babesean eta osasun publikoan (art.25) udal eskumenaren ondorioz, Muskizeko eta Abanto-Zierbenako udalek; hiru lege-aholkularitzeei agindutako txostenak oinarriturik, alegazioak aurkeztu dituzte. Hauetatik ondorio kezkagarriak ateratzen dira:
• Petronorrek 35 urte baino gehiago daramala jarduera-lizentziarik gabe.
• Egoera hau, Herri-Administrazioek onartu eta toleratu dutela, legez kontra eta bereizi gabeko mota guztietako obra-baimenak ematen ere (aldez aurreko ingurune-inpaktuaren adierazpenik gabe, Euskal legeriak lurzorua eta ingurugiroarekiko agintzen duen bezala eta Europar araudiekin lotuta -94/61 CE-).
• Isurkinen lizentziarik ez duela.
• Aurkezten duen Kutsadurari buruzko dokumentazioan, datuak aldera uzten dituela, eta maila legal berriak ez ditu kontutan hartzen. Ez ditu ekartzen kutsagarriak diren produktuen fitxa toxikologikorik, ez inguruko herrien osasunean derrigorrezko eraginaren ebaluazioaren txostena, ezta populazioaren daitekeen ebakuazioaren aurrean segurtasunezko eta emergentziazko planik ere.
• Orokorrean, ematen duen informazioa laprana eta partziala dela, ez dago gaurkoturik eta kutsagarriak diren emisioei dagokienez, era askotako ikuspegietan gabezi nabarmenak somatzen dira; populazioaren afekzioari buruz, Kantauri eta Barbadun ibaira isurkinetaz, 2.012an bukatuko den herri jabariaren lurzoruaren okupazioaren gainean, minbizi tasa altuetan bere eraginaz, zona babestua den itsasadarraren ibai-ahoaren afekzioari buruz, zarataz, kamioien gurpilezko trafikoaz, eta abarretaz.
• Egiaztatzen da, egoera hain larria den; ezen aholkularitzetatik jasotako informeek, birfindegiaren mailakako eraispenaren beharra aipatzen baitute.
Udaletxeek egindako alegazioekin batera, koordinadorak alegazio propioak aurkeztu ditu, 7.000 sinadura baino gehiagoren berme izanik. Herritarren parte hartzeari esker garaiz bildu genituen, batez ere gure herriek zerbait esateko beharra izan dutelako:
1.- Ezin da onartu, urtero mozkin sendotu itzelaz harrotzen den enpresa, indarreko legezkotasuna ez errespetatzea eta gure osasuna eta ingurugiroaren oreka arriskuan jartzea ere.
2.- Ezin da baimendu, dauden instalazio guztien egoera kaotikaren aurrean, arriskutsuagoak oraindik izango diren berriak gehituz haztea.
Eta azkenik, koordinadora bezala enpresa batzordearen kezka konpartitzen dugu, gertaera hauek petronorreko pertsonalgoa arriskuan ere jartzen dituelako.
Hau dela eta, Apirilaren 12an, arratsaldeko 18etan, Muskizeko Meatzari Aretoan, antolatuko dugun konferentzira gonbidatu nahi dizuegu; non JOSEP FERRIS i TORTAJADA, Pediatra Onkologoa, “PETROLIO BIRFINDEGIAK, COKE ETA GIZA-OSASUNA”z mintzatuko bait gaitu.
COKEREN KONTRAKO KOORDINADORA
sábado, 5 de abril de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario