jueves, 14 de enero de 2010

AIRE GARBIA ARNASA HARTZEKO ETA GURE NATURAZ GOZATZEKO ESKUBIDEAREN ALDEKO MANIFESTUA-COKE EZ

Ekologia ikur-hitz bilakatu den bitartean, naturaren suntsiketa areagotzen da multinazionalen menpean dauden gobernuen eskutik. Halaxe gertatu da Copenhagen ere, non salbuespen legeek klima justizia eskatzen zuten ekologista batzuk kartzelatu dituzte. Petrokimika-industriaren lobbya munduko gizaki guztien interesen aurrean jarri da. Baina bataila hasi baino ez da egin.
Hemen, Meatzaldean, gure lurrari hurrupakuntzak 2000 urte irauten du, gero eta basatiago. Oraingoan, Petronorrek Itsas-Lehortar lureremun publikoetan Coke planta eraikitzen duen bitartean, 400.000 voltako tentsio handiko lerroaren dorreak altxatzen dira gure mendietan, gasbide berri baten egin-asmoa dute eta Area hondartzatik Superportua betetzeko area eramaten (lapurtzen) hasi dira, estatuko itxaspeko harrobirik handiena izango dena.
ASKI DA! Erakutsi behar dugu ez dugula onartuko eraso gehiagorik, aire garbia arnastu behar dugula, gure urak hidrokarburoz garbirik egon behar direla, gure hondartza birsor behar dela. Gure osasunaz eta urrengo belaunaldien etorkizunaz ari gara.
Copenhagen erakutsi den bezala, borroka honetan pertsona asko gaude eta mundu-mailako berotzea sahiestu behar da. Petronor-Repsol narrioaren arduradunen bat da eta eragotzi behar dugu bere handitzea COKE EZ !!!

Urtarrillaren 30ean, larunbata, 12 etan, deitzen dizuegu birfindegia inguratuko duen giza katean parte hartzera. Garrantzitsua da jasatzen dugun amalurraren suntsiketaren aurrean gure errefusa ikustarazten duten pankartak, kartelak eta abarrekoekin joatea. Ahal baduzu etorri bizikletarekin.
http://coordinadoraanticoke.blogspot.com

No hay comentarios: