miércoles, 12 de agosto de 2009

GURE HONDARTZA KOKEREN MEHATXUPEAN

Udara heldu da. Batzuk lanean segi arren, atseden hartzeko irrikitan gaude. Eskualde honetako jendea eskura dugun hondartza aprobetxatzen dugu energiak berreskuratzeko. Nahiz eta jakin badakigu etxerako bidea oso naturala ez den beltzaran kolore batez egingo dugun hondartza polita dela esan dezakegu.

Orain dela denbora gutxira arte CLHk haize gogorretatik babesten gintuen. Orain ikuspegi zabalago batez goza dezakegu, dunak berraikitzen ari direla. Baina esan ohi den bezala, pozak ez du luze irauten eta Petronorek ,atsedenari eta oporrei tarterik ez, beren azalera tximiniak, labeak eta ontziz gainezka jartzen ditu.

Ospetsu bihurtu den koke plantak fueloilaren hondakin kutsatuenak koke izeneko ikatz batean eraldatuko ditu. Ondoren, Santurtziko porturaino garraiatuko da gure hondartzarako errepide beretik. Zarata handiago, kutsadura atmosferikoa, itsasora eta ibaira botatako isurkinak bikoiztea, hauts gehiago, kamioien zirkulazioaren areagotzeak istripuen kopurua handitu…

Nahikoa gogora da findegi baten alboan bizi izatea, are gehiago egunero istripuak edota obrek sortutako zarata jasanezina pairatu behar dugunean. Auzokideek milaka salaketa aurkeztu dugu: zaratak, kiratsak, hauts susmagarria… baina erakunde ofizial bakar batek ere ez digu erantzuten. BERMEAK nahi ditugu, gure OSASUNA ETA SEGURTASUNA jokoan dagoela sentitzen baitugu. Ordea, informazio nimiñoena ere ez digute eskaintzen.

Pertsona asko hondartzarako joan-etorria egiten dute bizikleta edota pasieran findegiaren ondo-ondotik doan bidegorritik. Petronor enpresak ere paseo hau kutsadura gehien biltzen duen gunea dela onartzen du. Ariketa fisikoa egiteak arnasketa sakonago egitea dakar. Egun batzuk hain da egoera larria, goragale edo itolarri sentitzen zarela handik pasatzean…Trafikoak, nola ez, egoera zailtzen du.

Bi urte daramatzagu Petronoren zabaldunde prozesuari ezetz irmoa adierazten. Une honetan lau epaiketak tramitean ditugu gehi Europan onartutako kexa bat. Manifestazioak egin ditugu, hitzaldiak antolatu, prentsaurrekoak, elkarretaratzeak… eta guk ere ez dugu oporrik hartuko.

No hay comentarios: